Aurtengo ikasturtean Fleming Herri Eskolan STEAM proiektuaren aldeko apustua egin dugu. Proiektu honek bere gain hartzen ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematiken lanketa. Guzti hau modu dibertigarri batean egiteko First Legorena aukera bikaina iruditu zitzaigun eta eskola komunitate guztiaren inplikazioarekin horretan ari gara buru-belarri.
Ilusioz ekin diogu proiektu berri honi eta ilusio horrek bultzatuta ikasturte hasieran First Lego League topaketan parte hartzea erabaki genuen. Denbora tarte honetan, gure proiektua prestatzen aritu gara talde lana, inklusioa, sormena, konpromisoa eta berrikuntza baloreak bultzatuz.
4 hilabete hauetako lanaren emaitza aurkezteko aukera izan genuen otsailaren 8an eta gure artean urduritasuna sumatu zitekeela ukatu ezin badugu ere, egun zoragarria izan zen. Gure ikasleek, hiru taldetan, proiektu ederrak aurkezteaz gain, hauek jendaurrean aurkezteko gaitasuna soberan dutela erakutsi ziguten. Bejondeizuela!
ARGAZKIAK:
https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157713105579651