Gizartea aldatzen doan neurrian, eskolak ere etengabe aldatzen eta berriztatzen joan behar du. Horregatik, gure eguneroko praktikari buruzko hausnarketetan murgilduta gabiltza, eskolako METODOLOGIAren hausnarketa sakonean alegia.
Formazio eta eskola berritzaileetara bisita pedagogikoen bidez (Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian “El Martinet”,…), eredu ezberdinak ezagutzen goaz: Montessori, Reggio Emilia, Neurozientzia, giroak,…
Eredu ezberdin asko daude eta ez gara metodologia bakar batean zentratzen, metodologia ezberdinak ezagutu eta bakoitzetik gure errealitaterako egokia ikusten duguna hartzen dugu, gure bidea egiten ari garelarik.
Horregatik, hausnarketaren eta formakuntzaren bidetik jarraituko dugu, bizirik dagoen eskola garelako!