“Zer da Fleming Bizihezi?”

Eskolara modu autonomo, seguru eta osasuntsuan joan-etorriak egiteko proiektua da.

Etxetik eskolara eta eskolatik etxera egiten diren joan-etorriak umeek oinez egitea nahi dugu; dagokien espazioa berreskuratuz, modu seguru eta autonomo batean egin ditzatela bultzatuz.


Helburuak:

  • Haurrak eskolara bakarrik joatea, oinez eta lagunartean; hau da, orain gutxi arte naturala izan dena berreskuratzea.
  • Haurrek, autonomia eskuratzea, ohitura aktibo eta osasungarriak indartuz.
  • Haurrek Arratzain ingurua hobeto ezagutzea eta espazio publikoa bereganatzea.
  • Haurrak beren ingurunearen eraldaketan protagonista izatea eta herritar aktibo bihurtzea.

Proiektu hau eskola komunitateak landu eta bideratu du. Proiektua burutu, udalarekin lana egin,  panel informatiboak jarri, haurrekin margoketa lanak egin, auzolana,…

Berdean mugitzen gara!!

Herritik eskolara oinez joaten gara, herria deskubrituz, ingurua biziz eta gozatuz, txiki eta nagusiagoak elkarrekin eta bidea autonomikoki eginez.

Helduengatik eskolaren atarian trafiko arazoak sortzen dira ia egunero, eta bidean trafikoa handia izaten da. Gainera, guraso edo senide askok zirkulazio araudiak ez dituzte betetzen.

Kotxeak gaizki aparkatuta, itzulbideak leku desegokietan edo kotxeak oinezkoen bideak oztopatuz! Arrisku gehien dugunok ikasleak gara, eta horrek estres egoera sortzen digu! Eta haurrok bideaz disfrutatu nahi dugu…

ZEIN ONURA dakarkigu oinez joateak?

  • OSASUNA. Eskolara oinez joateak heziketa fisikoa egitea dakar, eta bizitza sedentarioa ekiditea;  aldi berean, loditasuna gutxitzea,  eta baita bestelako gaixotasunak ere, gaixotasun kardiobaskularrak edo diabetesa. Hobeto sentitzen naiz…
  • LAGUN ARTEKOgiroa. Eskola bidean lagunekin joaten gara. Hau dela eta, ikasleak gustorago eta seguruago joaten gara eskolara. Gainera, harremanak sendotu egiten dira eta ikasleen arteko berdintasuna sustatzen da.
  • Herriko INGURUMENA. Eskolara oinez joateak berotegi efektuko gasen isuriak murrizten ditu, airearen kalitatea hobetu eta kutsadura akustikoa gutxitu egiten du. Gainera, airearen kalitate hobeak ikasteko gaitasuna, ahalmen kognitiboa hobetzen du. Eskolan arnas garbia arnastu nahi dugu!
  • AUTONOMIA, ARDURA ETA KONTZENTRATZEA. Eskolara oinez joaterakoan, gure autonomia eta ardura gehiago garatzen ditugu. Gainera, oinez joanda, kontzentratze maila igo egiten da, klasera esnago iristen baikara. Aldi berean, gure orientatzeko ahalmena ere hobetzen da. Askoz ere gehiago ikasten dugu!

Bidean saituko gara:

  1. Arduratsuak izaten eta nagusiek txikienei laguntzen.
  2. Udaltzaingoak ematen dituen agindu, seinale eta gomendioei kasu egiten.
  3. Auto bat edo autobusa baldin badator, erne egoten eta beti espaloitik joaten.
  4. Euria egiten badu, zira edota aterkiak motxilatik ateratzen.
  5. Inguruko ekosistema zaintzen, eta eskolabidea gure espazioa denez, edozein kalteren berri eskolan edo gurasoei ematen.
  6. Zebra bideetan, itxaroten autoak pasa arte.

2 ELKARGUNE DITUGU:

A PUNTUA: Elizako elkargunea . 8:40ean gelditzen gara inguruko auzoetako ikasleak oinez joateko.  Eguerdietan, 14:15ean.

B PUNTUA: Txermingo elkargunea. 8:40ean gelditzen gara inguruko auzoetako ikasleak oinez joateko. Eguerdietan, 14:15ean.

Eskola bideko BITXIKERIAK:

Arratzain eta Arregi baserriak:, Euskal baserri horiek 2oo urte baino zaharragoak diren euskal baserriak ditugu.  Bertako jarduera nagusiak nekazaritzaabeltzaintza eta basogintza dira. Baserritarrak dira bertan bizi diren pertsonak. Beti, lanean ikusten ditugu!

Behiak: egunero larrean ibiltzen dira, 8:00etatik 17:00ak arte ikus daitezke. Belar goxo-goxoa jaten dute…

Oilategia: eskola ondoan oilategia dago;  arrautzak ekoizteko oilategia da. 250 oilo luma-gorri ibiltzen dira belazean bueltaka.

Gaztainondoak: 20-35 m-ko garaiera eta 2 m-ko diametroko enborrak dituzte hemen ditugun gaztainondoek. Beren hostoek,  16-28 cm luze eta 5-9 cm zabal dute, eta kontuz, ertzean hortz zorrotzak dituzte,  baina gaztain piloa ematen duten zuhaitzak ditugu bidean!

Hurritzak: bidean ditugun hurritzak normalean 3 eta 8 metro bitartera iristen dira. Bere fruitu jangarriak hurrak dira, eta ale bakar batetik bost aletako multzoak sortzen dira. Zein goxoak dauden!

Fleming Herri Eskola: Alexander Fleming zientzilariagatik darama Fleming izena gure eskolak. Egun, ingurumenaren defentzaileak gara: ohitura osasungarrien, ingurumen jasangarriaren eta aisialdi aktiboaren defendatzaileak gara.

Insektuak: ibilbidean karakolak, bareak, amona-matangorriak, matxinsaltoak,…ikusi ahal ditugu. Ea harrapatzen ditugun!!