Gaur morez jantzi nahi ditugu kaleak,
morez laztandu mundua,morez begiratu, hitzegin, pentsatu,
morez besarkatu bihotzak…

Kolore guztiak maite ditugu,

baina gaur moreari duen garrantzia eman nahi diogu,

gaur eta egunero,

berdintasunean bizi nahi dugulako,
berdintasunean hazi eta hezi nahi dugulako.
Martxoak 8 egunero delako,

eta munduko zirrikitu guztietara zabaldu nahiko genukeelako.

Mila esker mundua politagoa bihurtzen dugun emakume guztiori,
eta gurekin bat berdintasunaren bidea bilatzen duten gizon guztiori.

BERDINTASUNEAN HEZITZEN,
BERDINTASUNEAN BIZITZEN,
BERDINTASUNEAN MAITATZEN DUGULAKO…!!!