1928an Alexander Fleming Eskoziako zientzilariak penizilinarekin tuberkulosiaren amaiera lortu zuen.
Urte batzuk geroago, Villabonan eskola berria sortu zen. Maisu batek penizilinari esker gerra garaian hanka salbatu omen zuen, eta eskolari Fleming izena jartzea proposatu zuen.
Ez dakigu proposamen hau nola onartu ote zuten, dakigun bakarra da gaur egun gure izenaz harro gaudela, gure eskolak Fleming izena duela eta eskolaren ataria gurutzatzen dugun bakoitzean Flemingkide sentitzen garela.
Fleming eta Villabona, Villabona eta Fleming. Biak elkarturik, ezin bata bestea gabe ulertu. Flemingek, beti hezitzaile, Villabonatarrak hazi eta hezitzen ditu. Fleming, beti euskalzale, herrikoak eta herrira etorri diren kanpotarrak euskalduntzen. Fleming publikoa,doakoa eta irekia, ikasle zoriontsuen sortzailea.
Flemingkidetasunak hegoak ireki eta hegan egin du mundu zabalera: unibertsitatean, futbolean, pelotan , dantzan,… Herriko tabernetan, jatetxeetan, dendetan, udaletxean, jolasparkeetan… Villabona flemingkidetasunaz betea irekitzen zaio Euskal Herriari..
Dagoeneko istoria luzea Flemingoa. Zenbat buelta, zenbat zalantza, zenbat erabaki. Horrela gertatu da ere eskolaren izenarekin. Dr. Fleming, Fleming eskola publikoa, Doktor Fleming ikastetxea,…
Aurten izena finkatzea erabaki dugu. Irakasle, ikasle, guraso eta langileen artean eskolarentzat izen egokia pentsatu dugu. Komunitatean, elkar lanean, denon artean… familia bat garelako.
FLEMING HERRI ESKOLA. Garbi dago Fleming, bera delako eskola honen jatorria. Herri, herria egiten ari garelako, herriarentzat lana egiten dugulako, herritarrak sortzen ari garelako. Eta eskola gara. Ikasleen babeslekua, aniztasunaren ispilua, gune hezitzailea, pedagogia hausnartzaileak.
Logo berria ere sortu dugu.Logoa gu identifikatzeko, logoa gure eskola plazaratzeko, gure gogoa eta ilusioa mundura zabaltzeko. Oinarrian gure logo zaharraren sustraia, baina koloretsua, bakoitza bere esanahiarekin:
- Urdina, publikoa eta inklusiboak garelako.
- Arrosa, hezkuntza emozionala eta sorkuntza lantzen ditugulako.
- Horia, kulturartekotasuna eta bizikidetza lantzen baitugu.
- Berdea, osasuna eta ingurugiroaren defendatzaileak garelako.
- Eta grisa, euskaldunak eta euskaltzaleak garelako.
Eta web orrialde berria ere kalean daukazue: www.flemingeskola.eus. Bizia, berritzailea, eta argia. Ikusteko eta ikasteko; oharrak jasotzeko, argazkiaz gozatzeko, bideoak zabaltzeko. Web orria eskolakoa, herrikoa, gurasoena eta denona. Denei parte hartzeko aukera ematen diguna. Flemingkidetasuna mundura hedatuz.
Bukatzeko, matrikularako gurasoek egindako kanpainari buruz ere zer esana badugu. Folletoak, argazkiak, bideoak,… egiteko komunitate osoa inplikatu da: Flemingkideak elkarlanean. Bideoan eskolako ezaugarri nagusiak ikusi ditzazkegu: partaidetza, metodologia hausnartzaileak, aktiboak, talde lana , alaitasuna eta freskura. Laburbilduz, Flemingkidetasuna.
Ikusteak merezi du. Etortzeak merezi du. Fleming eskolak, merezi du!.
ONGI ETORRI FLEMING HERRI ESKOLAREN MUNDURA.