BERDEAN MUGITZEN GARA!” proiektuaren barruan xirak banatu ditugu eskolan. Fleming Herri Eskolan jolasa eta oreka emozionala oinarrizko baloreak dira, naturak bi hauek uztartzeko eta garatzeko aukera ezinhobea ematen digularik. Horregatik maite dugu hainbeste gure natura, bertan gaudenean hobeto sentitzen garelako, ON egiten digulako. Eta xira hauekin, euri pixkat egin arren kanpora ateratzeko keinua egin nahi dugu, naturara hurbildu eta arnastu, jolastu, gozatu…!!!

https://flemingeskola.eus/bizihezi/

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157719051212393