Azaroaren 20tik abenduaren 4ra Fleming Herri Eskolan ere EUSKARALDIAN murgildu gara!!
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN!!
Gure IRRIBIZI ikasleek gu denontzat eginiko lana aurkeztu nahi dizuegu.
Zer da IRRIBIZI?
Fleming Herri Eskolan sortu dugun rol berria da, euskara ulertzeko oraindik gai ez direnen rol-a, ulertu ez arren euskarari IRRI egiten diotelako!
Ikasle hauek gure hizkuntza ikastearekin batera, EUSKARALDIAN buru-belarri aritu dira guztiontzat txapak egiten, aurtengo leloa grabatzen, txapak banatzen…gaurko IRRIBIZIak biharko BELARRIPREST-ak izango baitira eta etzi-etzidamuko AHOBIZIAK!!!
Zuek ze rol zarete?