FIRST LEGO League Euskadi 2026 txapelketaren 17.edizioa!!
Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen jokatu da FLL Euskadi txapelketaren 17. edizioa. Ikasleen 200 taldek baino gehiagok beren berrikuntza eta robot proiektuak defendatu dituzte, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizten duen hezkuntza programa honetan, 6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean berriro hunkitzeko.
https://www.innobasque.eus/eu/educacion-steam-eu/fist-lego-league-euskadi/
Eta FLEMING HERRI ESKOLAk 7.urtez bertan parte hartu dugu!!!!!!
https://flemingeskola.eus/steam/
UNEARTHED erronka!!
Denboraldi honetan taldeak arkeologo bihurtu dira eta iraganaren berri izan dute etorkizuna ezagutzeko UNEARTHED erronkaren bidez. Iragana eta oraina uztartu ditugu gure proiektu eta roboten bidez, eta iraganetik asko ikasi dezakegula konturatu gara!!
Fleming Herri Eskolatik Lehen Hezkuntzako 9 talderekin joan gara (1. mailatik 6.mailara) eta beti bezela esperientzia benetan aberatsa izan da. Eskolan lan handia egin dugu: gaiaren inguruko lanketa (proiektua aukeratu, landu, adostu,…), alderdi teknikoa (robotak sortu, programatu,…) eta txapelketarako aurkezpena prestatu (antolatu, landu, entsaiatu,…). Lanketa handia suposatzen du, baina baita ikaskuntza handia ere. Ikaskuntza multidisziplinarra, alderdi ugari bere baitan hartzen dituena. Baina esperientzi honek dakarren ikaskuntzarik aberatsena taldean lan egiten ikastea da (erabakiak elkarrekin hartu, adostasunetara iritsi, oztopoak taldean gainditu, elkarri lagundu…).
Aurkezpen bikainak egin dituzte talde guztiek, FLL-eko antolakuntzatik zoriondu gaituztelarik, eta bi sari irabazi ditugu!!!
“Etorkizun Oparoko Gazteentzat saria” eta “1. saria FIRST Balioentzat” !!!
Benetako arkeologo eta ikerlari bihurtu zarete!! ZORIONAK guztiei !!
Aurten ere Donostian izan da, familiak aurkezpenetara gerturatu zarete eta asko eskertu dugu etxekoen babesa sentitzea, beraz milesker!!
Aurten gainera, bi ekitaldi berezietan ere parte hartu dugu: batetik DONOSTIAKO udalean egin zen prentsaurrekoan eta bestetik, BURGOS-en jokatu zen finalean, zuek bai zuek arkeologo eta txapeldun bikainak!!!!









