“ESKOLA KALEAN” Fleming Herri Eskolako komunitatean martxan jarri dugun proiektua da. Ikasturte honen hasieran inoiz baino behar gehiago zegoenez ikasleak aire librean egoteko, lan talde bat sortu genuen behar honi erantzun bat emateko. Udalarekin elkarlanean herriko espazioen gida bat sortu zen, eskolako eremuan lanerako arnas-guneak, familietan bolondresak eta gelako ordutegietan irteerak antolatu ziren. Gaiaren garrantzia ikusita, naturan hezteak dituen onurei buruzko hitzaldia ere egin da.

Egitasmo honen helburua ikasleen ongizatea bermatzea da, osasuna zein ingurua ezagutu, zaindu eta balioetsiz. Horretarako, eskolako zein herriko espazio eta natur-gune ezberdinetan aire zabaleko jarduerak lehenetsi dira, naturak eskeintzen dizkigun onuretaz jabetzeko aukera eman digularik: naturarekin harremana, sistema inmunea indartzea, gaixotasunak gutxitzea, alderdi emozionala sendotzea, jarrera-motibazio eta komunikazio gaitasunak hobetzea, harremanak sustatzea, sormena lantzea, berdintasuna sustatzea,…

Proiektu hau ikasturtean zehar gorpuzten joan da eta covid-aren testuinguruan sortu den arren, jarraipena izango du Fleming Herri Eskolako baloreekin bat datorrelako.

 

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157719316956895

 

PROIEKTU HONEKIN LOTURIKOAK:

https://flemingeskola.eus/bizihezi/

https://flemingeskola.eus/ingurumena/

https://flemingeskola.eus/naturan-bustitzen-gara/

 

 

ESKOLA KALEAN, ESKOLA NATURAN!