Beken eskaera aurkezteko bi modu daude: 

1. INTERNETEN BIDEZ. ON-LINE 

  • Eskaera web orriaren bidez egin daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ 
  • Eskaeraren bukaeran, web helbidearen gainean dagoen kodea erabili behar da. 
  • Ez da beharrezkoa eskaera inprimatzea, ezta eskolara eramatea ere. 
  • Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da. 

 

2. ESKOLAN BERTAN 

  • Eskaeraren datuak ondo badaude, data jarri eta sinatu behar da. Ikasleek, gutun-azal berean ekarri dezakete eskolara eta tutoreari edo Aneri eman. 
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, eskaera berria egiteko eskolara deitu (943691413), idazkaritzarekin hitzordua adosteko.  
  • Datuak aldatzeko edo gehitzeko ere eskolara deitu eta hitzordua hartu. 
  • Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da. 

 

           BEKAK KUDEATZEKO IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA 

ARROAN: Urriaren 9tik azaroaren 6ra, goizeko 9:00etatik 10:15etara. 

ARRATZAINEN: Urriaren 9tik   azaroaren 9ra, arratsaldeko 14:30etatik 16:15era