Aurten KORRIKA 2026a ospatu da eta Fleming Herri Eskolan honen jarraipena egin dugu. Aste osoan ekintza ezberdinak burutu ditugu KORRIKAren inguruan, eskolan bertan “Korrikak” eginez (Arroan eta Arratzainen), Korrikaren ibilbidea mapan jarraituz eta herriko “Korrika Txikian” parte hartuz!!

Eta noski “KORRIKA NAGUSIAN” ere parte hartu dugu, hortxe eraman dugu tinko eta ilusioz testigua, euskaraz hezitzen dugulako eta euskara gure hizkuntza kuttuna delako! GU ERE EUSKARA GARELAKO!