Hezkuntza Sailak ireki du bekak eskatzeko epea eta eskaera aurkezteko bi modu daude:
1.-INTERNETEN BIDEZ (ON-LINE):
-Eskaera web orriaren bidez egin daiteke:
https://www.euskadi.eus/unibertsitateaz-kanpoko-bekak
(eskolako web-gunean ere eskaera orrira lotura aurki daiteke)
-Eskaeraren bukaeran, web helbidearen gainean dagoen kodea erabili behar da.
-Ez da beharrezkoa eskaera inprimatzea, ezta eskolara eramatea ere.
-Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.
2.-ESKOLAN BERTAN:
– Aurreko urteetan bekadunak izan zaretenok: Eskolan eskaera orria egina emango zaizue eta datuak ondo badaude, data jarri eta sinatu egin behar duzue. Ondoren tutoreari edo Aneri eman.
–Eskaera lehen aldiz egiteko eskolara deitu (943691413) idazkaritzarekin hitzordua adosteko.
-Datuak aldatzeko edo gehitzeko ere eskolara deitu eta hitzordua hartu.
-Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.
BEKAK KUDEATZEKO IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA
ARROAN: Irailaren 10etik irailaren 30era, goizeko 9:00etatik 10:00etara.
ARRATZAINEN: Irailaren 10etik irailaren 30era, goizeko 11:00etatik 12:30era