Fleming Herri Eskolako gunea herriko plazan egongo da kokatua eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera egongo da irekita gaueko 24:00ak arte.  Bertan musika emanaldiak, haurrentzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira. Horretaz gain, jateko eta edateko aukera ere izango da bertan; pintxoak, goxokiak, kafea, terraza eta edariak izango baitira.

Nahiz eta txandak beteta izan, oso inportantea izango da eskolarentzat, horrelako erronka berri baten aurrean, jendeak parte hartu eta taberna-gunera gerturatzea.

Berriro azpimarratu nahi dugu, helburu bat baino gehiago dituela taberna-guneak; alde batetik, ekonomiko dago, dudarik gabe, guraso elkartearentzako dirua bildu eta diru hori urtean zehar ekintzak egiteko erabiliko da. Bestetik, eskola herrian ikusarazi nahi dugu.  Familientzako eta herritarrentzako gunea izango da; jendea elkartzeko toki herrikoia, parekidea eta euskaraz aritzeko espazio bat eskainiz.

Ekitaldiei dagokienez, egitarau xume bat antolatu dugu, ez baitiogu lekurik kendu nahi herriko jaietako egitarau ofizialari; gure asmoa taberna-gunean giroa sortzea da, besterik ez.  Hona hemen egitaraua:

Animatu etortzera eta ondo pasa!