Fleming Herri eskolan ROBOTIKAREN munduan murgildu gara,

etorkizunari begira gaudelako!

Zer da ROBOTIKA? Roboten zientzia eta teknologia da, hauen diseinuaz, aplikazioetaz eta manufakturazioaz arduratzen dena. Robotikak hainbat gai konbinatzen ditu, hala nola mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala eta kontrol ingeniaritza.

Eskolan ROBOTIKA lantzearen HELBURUAK? Haurrentzat hezigarria izatea, garapen intelektuala sustatzea, zientzia-matematika-teknologien konpetentzia garatzea (ikasitakoa ondoren bizitza errealean aplikatzeko) eta teknologia berrietan trebatzea.

Etorkizuneko lanbideetan robotikak eta domotikak pisu handia izango duenez, txikitatik prestatu nahi ditugu gure ikasleak: Txikienak “Pibot” robota erabiliz arazoetatik konponbideak lortzen ikasten dute, sormena lantzen duten bitartean. 1.mailatik aurrera zailtasuna handituz doa eta bertan motorra, engranajea, sentsoreak,…jartzen dira martxan; pieza eraiki ondoren ordenagailuan programatu eta  mugimenduan jartzen dute eraikitakoa.

FLEMING HERRI ESKOLAN

ETORKIZUNA ERAIKITZEN!!