Arratzain (6-11 urte)

“ Etorkizuna eraikiz”

“ Konpetentzietan oinarritutako haurren garapen integrala helburu”

Haur Hezkuntzatik datorren haurrarentzat Lehen Hezkuntzarako zubi lana egiten dugu eta, era berean, Lehen Hezkuntzako oinarriak finkatzen ditugu.
Txikitik handirako jauzi honetan euskalduntasunetik abiatuko gara, kultura unibertsalerako bidea egiteko.

IKASKUNTZA ESANGURATSUA

Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen dugu eta ikasle aktiboak bilatzea da gure helburua. Ezagutzak barneratzen dituenean, transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat ezagunak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.

EUSKARA TRANSMISIO HIZKUNTZA

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gaztelania eta ingelesa ere lantzen ditugu, Haur Hezkuntzan hasitakoari jarraipena emanez.

Ikaslearen inguru hurbiletik abiatzen gara, berarentzat esanguratsuak diren gaiak landuz. Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.

TEKNOLOGI BERRIAK ESKOLAN

Teknologia berriak eskolan txertatzen ditugu, gune eta baliabide anitzak eskainiz.

Lan egiteko ohiturak, trebetasunak, adimen emozionala (autonomia, elkarbizitza…) zein euskararen kontzientzia lantzen ditugu.

Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen dugu.

ANIZTASUNA ETA ELKARLANA

Aniztasuna errespetatzen dugu eta balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometituta gaude. Guretzat guztiz beharrezkoa da haurrak erantzunkizunean, justizian, tolerantzian eta sormenean hezitzea, heldutasunerako eta autonomiarako bideak irekitzen joateko.

Partaidetza eta elkarlana sendotzeko jarrerak bultzatzen ditugu (“Ikasi, kooperatzeko; kooperatu, ikasteko”).

ARTE HEZKUNTZA

Arte hezkuntza sustatzen dugu, sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmena garatzeko aukera ematen duen  irakasgaia erakutsiz.

INGURUMENA

Ikasleak ingurumen arazoekin sentsibilizatzea eta kontzientziatzea dugu xede. Horretarako, eskola jasangarria izatera bultzatzen ditugu gure ikasleak, jasotzen duten ingurumen hezkuntza baliagarria dela ziurtatuz.