“Teknologia berrien erabilera haurren garapen prozesuan txertatzen dugu”

Ikastetxeko prozesuak  digitalizatu  eta hezkuntza arloko eragile guztiei prozesu horretan laguntzea dira talde honen helburu nagusiak ikasturte honetan. Modu berean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan teknologia berrietan oinarritutako proiektu telematikoak eta  eskola 2.0 proiektua beteko ditugu. Ikastetxe, familia eta ikasleen arteko komunikazioak interneten bitartez sustatzen ere saiatzen gara.

Eskola kultura digitalean murgildurik dago, ikaslea mundu digitalean bizi da eta bere heziketaren parte da. Konpetentzia teknologikoa Haur Hezkuntzatik lantzen hasten gara, Lehen Hezkuntzan duelarik bere oinarri sendoena.

Helburu nagusietako bat ikaskuntz-irakaskuntza prozesuan digitalizazioa txertatzea eta digitalizazio hau hezkuntza eragile guztietan bultzatzea da. Modu honetara, teknologia berrietan oinarrituriko proiektuak burutzen ditugu:

  • Eskola 2.0 proiektua
  • Sare hezkuntza

Sare hezkuntza geletan

Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak

IKT Baloreetan ezitako digitalak gara