Santio jaietan herriko plazan jarriko dugu Fleming Herri Eskolako gunea.  Arratsaldeko 16:00etatik aurrera egongo da irekita gaueko 24:00ak arte.  Bertan musika emanaldiak, haurrentzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira. Horretaz gain, jateko eta edateko aukera ere izango da bertan; pintxoak, goxokiak, kafea eta edariak izango dira.

Helburu bat baino gehiago ditu; alde batetik, ekonomiko dago, dudarik gabe, guraso elkartearentzako dirua bildu eta diru hori urtean zehar ekintzak egiteko erabiliko da. Bestetik, eskola herrian ikusarazi nahi dugu.  Familientzako eta herritarrentzako gunea izango da; jendea elkartzeko toki herrikoia, parekidea eta euskaraz aritzeko espazio bat eskainiz.

Auzolanean arituko gara taberna muntatzen, txandak egiten eta ekintzak antolatzen. Ikasleen gurasoek,  irakasleek eta ikasle ohiek egingo dugu lan bertan, musu truk, baina lagundu nahi duen edozein herritarrek ere aukera izango du parte hartzeko.

Tabernan txandak egiteko 32 lagun beharko dira, txanda bakoitzean bi lagun , eta egun bakoitzean bi txanda egongo dira; 16:00etatik 20:00etara eta 20:00etatik 24:00etara.

Taberna muntatu eta desmuntatzeko ere taldetxo bat osatu nahi da: argi indarra, uraren tomak eta dekorazioa egiteko, hain zuzen ere. Baita ere, da garbiketa lanak egiteko prest dagoen jendea behar da, garbiketa txanda bat egunean.

Edozein lanetan izena emateko 680411773 telefonora deituz edo whatsapp-ez egin dezakezue. Tartean ere bilera ireki bat egingo dugu informazioa emateko, uztailaren 4ean 18:30ean Gurea Zineko erakusketa aretoan.

Garbi dugu elkarrekin egiten dugula eskola; horregatik, guztiona izatea nahi dugu elkargune berria. Animatu eta apuntatu!