Atzo, Fleming herri eskolako 5. eta 6.mailako ikasleak Villabonatik Asteasura bizikletaz joan ziren. Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, bidai seguruagoa egiteko formakuntza jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu…

Bestalde, Ag21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.

Horrez gain, Asteasuko eskolakoek “LITERATUR ASTEA” ospatzen ari direnez, gure ikasleek beraiek prestatutako antzelanak ikusteko aukera  izan zuten. Antzerkiak ikusi ondoren, jolastu, bazkaldu, indarrak hartu eta berriro,  Villabonara itzuli ziren. Eguraldia lagun, egun polita igaro zuten!!!