AZAROAK 25EAN

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko

Nazioarteko Eguna da.

 

Jakin badakigu hau ez dela egun bakar bateko lana, egunez egun landu eta ehundu beharrekoa baizik.

Heziketa da, beste gai askotan bezela, gauzak aldatzeko dugun bidea,

horregatik Villabonako udalak aurkezturiko “Berdintasuna ehunduz” egitasmoan

parte hartu nahi dugu Fleming-en.

 

 

HEZIKETA ezinbesteko bidea denez, eskolan ikasleekin gaia landuko dugu, mataza horietako bakoitzaren esanahia zer den hitz eginez, hausnartuz eta josten dugun bitartean berdintasunaren sarea ehunduz.

3., 4., 5. eta 6. mailako ikasle bakoitzak bere zatia ehunduko du, ondoren zati guztiak elkartuko ditugularik, guztien artean gaiarekiko gure elkartasuna adieraziz. Josten dugunaren zati bat herrira jeitsiko dugu, udalean martxan jarririko “Berdintasuna ehunduz” proiektuan parte hartuz.

Gaiaren garrantzia ikusita, ez genuke lanketa hau eskolan soilik geratzerik nahi. Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta indar gehiago izango du gure adierazpen ahotsak. Horregatik, famili eta herritarroi gonbidatu nahi zaituztegu ere partehartzera. Bai zuen seme-alabei beraien zatia ehuntzen lagunduz, baita zati berriak josiz ere. Aitak, amak, aitonak, amonak, izebak, osabak, lagunak, bizilagunak,…zenbat eta gehiagok parte hartu, orduan eta tela zati luzeagoz josiko dugu herria.

 

BERDINTASUNEAN HAZI ETA HEZI NAHI DUGULAKO,

 BERDINTASUNEAN BIZI NAHI DUGULAKO!!

 

https://ataria.eus/amasa-villabona/1527679212878-indarkeria-sexistaren-aurkako-mataza-ehunduko-dute