Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da

Euskal Herri osoan,

Euskararen erabilera handitu eta eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da,

uste baino jende gehiagorekin egin baitezakegu euskaraz!!

 

EUSKARALDIA: ZER, NON, NOIZ, NOR, NOLA?

 

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

Euskara ulertzen duten eta 2018an gutxienez 16 urte bete dituzten herritarrek har dezakete parte.

Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.

                              

* Ahobizi: “Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet”.

* Belarriprest: “Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut”.

 

Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Izena ematen dutenek gomendioak eta zein rol aukeratu duen erakusten duen txapa jasoko dituzte.

Honez gain, Euskaraldiak hizkuntza-ohituren aldaketan duen eragina ikertuko da.

 

Izen-ematea: www.euskaraldia.eus

 

FLEMING HERRI ESKOLAko komunitate osoari, ikasle, irakasle, langile eta guraso guztiei ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Helduen hizkuntza-inertziak aldatzearekin batera, haur eta nerabeentzako praktika eredugarria sustatuko dugu guztion artean.

 

 

HARTU KONTROLA, AUKERATU ROL-A!