OINBUSA

Haurrak Fleming herri eskolara oinez eta bere kabuz, hain sinplea, hain motibagarria, hain iraultzailea: Oinbusa.
Gure ikasleak Fleming Herri Eskolara eskolakideekin joan daitezela, oinez, herria deskubrituz, ingurua biziz eta gozatuz, txiki eta nagusiagoekin batera, bidea autonomikoki eginez.
Eskolara oinez programa burutzan ari gara, eta Flemingen komunitate osoa parte hartzen ari da: irakasleak, gurasoak, udaletxea, langileak,…

Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta helduen laguntza barik ibilbide seguruetatik egindako joan‐etorriak bermatu nahi dira. Partaidetzan oinarritutako metodologia baten bidez burutzen ari da proiektua eta ingurumen iraunkortasuna, aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak eta bide segurtasuna izango dira egitasmo honen giltzarri.
Proeiktu honen bidez, irisgarritasuna, bide‐segurtasuna eta ibilgailu pribatuen erabilera murrizten saiatzen ari gara.