“Fleming Herri Eskolaren altxorra hezkuntza komunitatea!”

Fleming Herri Eskolaren oinarria hezkuntza komunitatea da. Ikasleak, irakaslegoa, familiak, jangelako hezitzaileak, udal zerbitzuak,… guztion artean sortzen dugu FLEMINGKIDETASUNA. Flemingkidetasuna eskola komunitate osoan arnasten dugun giroari deitzen diogu: ilusioa, konpromezua, goxotasuna, gertutasuna, elkarlana,… guzti hau praktikatzen eta sentitzen dugu, eta hau herrira eta mundura zabaldu nahi dugu!

Guzti honegatik, AUZOLANAren bidez hainbat proiektu burutzen ditugu.

Iaz, “Jolaslekua piztu!” auzolanaren bidez txikien patioa berritu genuen:

Elkarrekin eraikiz!

Auzolana: oreka eta emozioen jolaslekua (2017ko azaroak 4ean)