Pertsonok esperientziatik eta ekintzatik ikasten dugu, manipulatu behar dugu ondoren pentsamendua garatzeko.

Duela bi ikasturte hasi ginen  matematika gaiaren inguruan hausnartzen, haurrek edukiak bereganatzeko manipulazioak duen  garrantziaz ohartu ginelarik.

Ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako irakasleak “Matematika manipulatiboa“ren inguruko formakuntza jasotzen ari dira. Angel Alsina-rekin (Gironako Unibertsitateko irakaslea) saioak jaso eta ondoren eskolan hausnarketak eta  koordinazio bilerak  egiten ari direlarik. Ikasitakoa gelara eraman eta pausoak ematen ari dira ikasleekin.